D.T.

D.T.

domingo, 1 de noviembre de 2015

HOTEL Single

Vamos con un estupendo single de HOTEL,,una joya,!!!éste fué un pequeño proyecto que se curraron ALBERTO BOSCH quien fué bajista de LAU BEHI y más tarde ha hecho cosillas con javi pez,PARAFUNK,TRIZ3PS,etc a la guitarra BORJA IGLESIAS y a la batería JON INTXAUSTI ambos venían del grupo indie PURR y tambien estuvieron colaborando con RAFA BERRIO en DERIVA,BORJA ha estado y está con ANARI,INOREN ERO NI y JON con AMA ,EL DESVAN DEL MACHO,aparte de otros proyectos.
El single fué grabado en BONBERENEA a cargo de KARLOS OSINAGA en el 2007,colaboraron en él ,JOAQUIN PASCUAL a los teclados SURFIN BICHOS,MERCROMINA y ANARI cantando en la cara a del single un tema en castellano EL DIVAN DE LOS PERDIDOS,en la otra cara un tema donde pone la voz ALBERTO BOSCH ésta vez la canción es FAITES VOTRE JEU,con un texto del novelista STEFAN ZWEIG.Os dejo con una entrevista en ENTZUN! ,la verdad que son muy desconocios y hay muy poca información sobre ellos,por mi que no sea !!!http://www.mediafire.com/download/pdh7ld1qk1ovhqp/HOTEL-Single.rar   ya os lo digo UNA JOYA!!!!
idehuts musika-plataformak Hotel rock hirukote donostiarraren estreinako diskoa argitaratu berri du: bi abestiko binilozko singlea. Lehendabiziko lan hau binilo potoloan grabatu da eta diseinu minimalarekin jantzita dator. Borja, Inoren Ero Ni eta Anariren gitarra jolea da hirukiaren erpinetako bat. Baita gure solaskide ere. Tentsioz beteriko melodiak, erritmo ilunak eta nikotinak erretako ahotsak dira errepide ondoko Hotel honen bisitariak.

Talde ezezaguna zarete eta ez duzue zuzeneko askorik eskaini. Nondik dator egitasmoa eta nora doa?
Jonek (bateria jolea) eta nik txikitatik jo dugu elkarrekin. Horrez gain, nire lagun onena da eta musika egitea gustuko dugu. Horrek gure adiskidetasuna sendotzen du. Urte askoz geroztik ezagutzen dugu Alberto (baxu jolea eta ahotsa) eta Hotelekin hastea apur bat kasualitatez gertatu zen, baina lehendabiziko egunetik asko gozatu dugu. Eta hirukotea izateak nahikoa pizten gaitu. Teknikoki zailagoa da, baina era berean gehiago asebetetzen gaitu. Helburua gozatzen segitzea da, baina entseguak eta zuzenekoak hobetzen. Ontzi honek benetan ez gaitu inora eramaten... haizeak eramaten gaituen tokitik goaz.

Zuen estreinako erreferentzia binilozko singlea da. Zergatik aukeratu duzue formatu hori lehendabiziko pausu gisa?
Oso dinamikoa dela iruditzen zaigu, abesti parea eta kito. Ezbairik gabe CD bat baino erakargarriagoa da eta abantaila argiarekin ekin diogu bidaiari: singlea ez dago dirua lortzeko pentsatua, ezta negozioa egiteko ere. Benetan nahi duguna jotzen jarraitzea da eta disko honek ate batzuk irekiko dizkigu horretarako, beraz, bere funtzio nagusia beteko du. Amesten jarriz gero, nahiago izango genuen 12 hazbetekoa egitea...

Singlea El diván de perdidos kantuak zabaltzen du. Anarik abesten du, bi kantu soilik izanda zergatik aukeratu duzue taldetik kanpokoa den abeslari bat?
Oso ondo zetorkion, baina hori ez da garrantzitsuena. Musika konpasak, melodiak eta horiei laguntzeko testu batzuk baino gehiago da. Musikaren bidez eman eta hartu egiten duzu, ikusten dugunaz haratago doan hartu-emana da. Musikak txolintzeko ahalmena dauka, txolindu egiten zaitu, jendeari dagokionez urrundu eta hurbildu egiten zaitu. Lagun handiak egin gara, eta musikaren bitartez denbora asko partekatzen dugu elkarrekin. Gauza naturala izan da, esperientzia polita eta ahal izanez gero errepikatu egingo dugu. Ez dio logika zehatz bati erantzuten. Guzti honen atzean ez dago artistak eta errepertorioa erabakitzen dituen diskoetxeetako langilerik (ingelesez A&R), ez dago marketing talde bat, ez dago merkatu-eskaintzarik. Anari ondo sartzen da Hotel puzzlean.

Bigarren aldeak Faites votre jeu gordetzen du, eta oraingoan bai, Albertok abesten du, Hotelen benetako doinua du. Nola sortu zen kantu hau? Testua tentsioz beteta dago eta oso interesgarria iruditzen zait.
Hitzak Stefan Zweig idazlearen 24 horas en la vida de una mujer liburutik atera ditugu. Orrialde ezberdinetako esaldiak sanpleatu genituen eta azkenik testu nahikoa borobila eta homogeneoa atera zen. Eta bai, arrazoi duzu, nire ustez ere tentsioz beteta dago, ikaragarriak dira gizon honek egiten zituen zenbait pertsonaia obsesiboen erretratuak. Baina Albertoren ahotsak ere zerikusi handia dauka, urduri jartzen zaitu, erruletaren jokaldian bertan jartzen zaituela dirudi, nolabait jokoan parte hartuz. Uste dut guztiontzat ezustekoa izan dela nola geratu den.

Hitzek 713avo Amor, Corcobado eta antzekoenak gogorarazten dizkidate. Nork idazten ditu eta nondik edaten duzue?
Ene! Guzti honek estutu egiten nau. Nire amak esango lizuke ez parekatzeko Jainkoa ijito batekin, eta esaeraren zakarkeria alde batera utzita, arrazoia du. Kasu honetan testuen zama nire gain erori da, baina zirkunstantzien ondorioz izan dela pentsatu nahi dut. Ez dut neure burua hitzen idazle bezala ikusten, eta, oro har, hitzei ez diegu arreta handirik jartzen. Gure denboraren % 90 musikak hartzen duela esango nuke eta gainontzekoa hitzek. Baina ezin dut esan beti izango denik horrela; agian faktoreak aldatuko dira, edo agian talde instrumental bilakatuko gara, batek daki.

Durangon egin zen Bidehuts jaian izan nintzen eta egundoko sorpresa hartu nuen. Estilo aniztasunak txunditu ninduen, baina baita kantu guztiak lotzen dituen kutsu rock zaleak, nik uste jotzeko duzun abileziak zeresan handia duela.
Hasteko, mila esker. Gu rock talde sentitzen gara, baina ez dugu estilo bakarra jorratzen, eta horrek, diozunez, askotariko gauzak egiteko tokia uzten du. Ez dago ezer aurretik pentsatuta, ezin dut esan nolakoa izango den hurrengo kantua, eta uste dut nire taldekideek ere ezin dutela, eta horrek liluratzen nau. Uste dut baxuak eta bateriak gitarrak bezain beste markatzen duela bai konposizio mailan bai soinuari dagokionez.

70eko hamarkadako doinuak maite dituzue. Zeintzuk dira gehien gustatzen zaizuen talde edo estiloak? Hamarkada zabala da. Hala, hamarkada amaieran punk rocka sortu zen eta hasieran kraut rocka garatu.
Bai, oso interesaturik gaude, baina batez ere soinu mailan. Sasoi horretako disko sorta handiak dauzkagu hirurok, eta oso gustuko dugu disko horien soinua, asko hitz egiten dugu horretaz, eta ez bakarrik rockaz edo punkaz. Nick Drake-n Fred Smith-en beste pentsatzen dugu, Coldcut edo Amon Tobin, Sonic Youth edo 16 Horsepower, Elvis edo Lehonard Cohen... baina 70eko soinua itzela da.


2008KO MARTXOA

No hay comentarios:

Publicar un comentario

JAITSI

leitzaran

leitzaran