viernes, 6 de febrero de 2015

HC PUNK MARATOIA

'Zigor Ekonomikoen aurka Hardcore Punk maratoia' burutuko da Andoaingo Gaztetxean Otsailaren 7an. Arratseko 18.00etan hasiko da jaialdia, eta zazpi talde ariko dira taula gainean. Gaualdia borobiltzeko DJ Nabarro ariko da musika jartzen. Emanaldi honetatik ateratzen diren etekinak epaiketak eragindako gastuei aurre egiteko bideratuko dira. 

Zigor ekonomikoaren aurka, elkartasuna

Iraila bukaeran zabaldu genuen bezala, Ruben Gelbentzu eta Jon Lizarribarren aurkako auzia behin-behineko artxibatzearekin amaitu da. Hasieratik argi genuen eta irmo esan genuen, inolako frogarik ez zegoela euren aurka, eta hala ere mendekuzko operazio politiko-poliziala bururaino eraman zuten.
Auzia artxibatu badute ere, zigor gogorra jaso behar izan dute , bueltarik ez duen espetxealdi baten ostean, zigor ekonomiko latza jaso dute: urtebete lanik egin gabe eta honek suposatzen duen diru sarrera faltarekin, defentsa gastuak, senide eta lagunen bidaiak, espetxealdiko mantentzea, mihaketan eragindako kalteak eta itzuli gabeko objetu ezberdinak…
32.000 € Rubenen kasuan soilik (urtebetez lana galtzeak suposatu dion diru galera kontutan hartu gabe). Pozik gaude Ruben eta Jon gurekin daudelako eta berriro espetxeratuko ez dituztela jakiteagatik, baina zigor ekonomiko hau salatzeaz gain, elkartasunerako dei bat luzatu nahi dizuegu. Espetxeratuak egon ziren denboran zehar erakutsitako babes eta elkartasunari jarraipena ematen jarraitu behar dugu, ahal
den neurrian Ruben eta Jonek eta beraien senideek jaso duten zigor ekonomiko hau leuntzen saiatuko gara. Helburu honekin ekimen ezberdinak antolatu ditugu:
  • Otsailak 7: Elkartasun kontzertu-maratoia Gaztetxean.
  • Maiatzean elkartasun egun baten antolaketan gaude.
  • Kontu korrontea herritarren diru ekarpena jasotzeko:
    3035 0026 26 0261128217


CONTRA LA CONDENA ECONÓMICA: SOLIDARIDAD
Como ya afirmamos a finales del mes de setiembre, el proceso contra Ruben Gelbentzu y Jon Lizarribar ha quedado archivado de manera provisional. Desde un principio lo tuvimos muy claro y dijimos bien alto que no existía ni una sola prueba contra ellos y que la operación político-policial tenía tintes de venganza.
A pesar de que la causa haya sido archivada, el castigo padecido es irreparable, además de los 10 meses de vida robados que nadie se los va devolver, la condena económica recibida ha sido muy dura: un año sin trabajar y lo que esto supone para una familia, las costas judiciales, el gasto de los viajes de familiares y amig@s, los gastos en la propia cárcel, los desperfectos ocasionados en el registro y los objetos sin devolver…. 32.000 € en el caso de Ruben (sin tener en cuenta el dinero perdido por no poder trabajar durante un año).
Mostramos nuestra alegría por la libertad de Jon y Ruben y por tener la seguridad de que no van ha ser encarcelados otra vez. Queremos denunciar la condena económica que han sufrido y hacer un llamamiento a la solidaridad. Queremos que el apoyo y la solidaridad recibidos durante el encarcelamiento de Ruben y Jon tenga continuidad y de alguna manera intentar mitigar la condena económica sufrida tanto por ellos, como por sus familiares. Con este objetivo hemos organizado diferentes actividades:
  • 7 de febrero: Concierto-maratón solidario en el Gaztetxea.
  • Estamos organizando una jornada solidaria en mayo.
  • Cuenta corriente para aportaciones económicas:
    3035 0026 26 0261128217


No hay comentarios:

Publicar un comentario

JAITSI

leitzaran

leitzaran